logo
Aurkezpena
Ardoak
Pintxoak
Produktuak
Pintxo eta ardo dastaketak
Argazkiak
Kokapena
Banaketa
Hasiera

Kaixo! Garnatxa ardotegikoak gara eta, egia esan, gurea ez da ardotegi ikaragarri horietako bat, baina bere neurrian bere xarma du eta ziur gaude zure gustukoa izanen dela.
Eta, gainera, Zizur erdi-erdian gaude.

Garnatxaren aurkezpena egiteko asmoa genuen, baina ez ote da hobe zeuk gu ezagutzea teknología berriek eskaintzen diguten aukera honetaz baliatuz? Beraz, balia zaitez era berri honetaz eta bidaia ezazu gure orri honen barna. Ziur gaude ez dela denbora galtzea izanen.

Gisa honetan, ez gara gu aurkezleak izanen, baizik eta,
zu zeu konturatuko zara zeinen gustura egonen zinen gure
ardotegian ardotxo bikain bat hartuz. Jakina, zeure gustukoena izanen da. Badakigu gure eskaintza ezin dela oso zabala izan, baina bai berezia eta zure nahietara egokitua.
Nahi izanez gero, urteko ardoa beltza dasta dezakezu edo bestela, mokofinagoa bazara, ondutakoa edo erreserbakoa.
Bestela ardo gorriak, sagardoa, muztioa, garagardoa... ere badituzu.

Ardoei buruz askorik ez badakizu, edo jakinda ere, mundu
horretan sakonago murgildu nahi baduzu, ardo dastaketak
antolatzen ditugu horiek hobeki ezagutzeko eta horrela
tragoxka bakoitzari duen xarma guztia atera diezaiozun. Amen!

Eta baxoerdiak tripazorriak esnatzen badizkizu, hemen dituzu gure tostak, taulak, mokadu bereziak, pintxoak...
Aukeratu zure ardoari hobekien dagokiona. Edo, bestela,
lehenik aukeratu mokadua eta ondoren ardoa, zuk zeuk!

Beti ere, jaki guztiak oliorik hoberenarekin eta, nola ez,
Faltzesko baratxuriekin. Ez ahaztu gure produktu guztiak naturalak, etxean egindakoak eta kalitatezkoak.

Eta eguraldia alde dugunean, terrazaz goza dezakezu!

Beraz, horrelakoak gara eta gisa honetan lan egiten dugu.
Hau eta ez beste bat da GARNATXA ARDOTEGIA, eta benetan ezagutu nahi bagaituzu, zatoz gurera, badakizu non gauden.

 

Vinoteca Garnatxa , Erreniega 23, 31180 Zizur Mayor . Tel 948189602 vinoteca@garnatxa.com